AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatzen saiatu da gizon bat Errotxapean
38 urteko gizonezkoak kalean egin zion sexu-erasoa emakumeari, larunbat goizaldean.
2026eko maiatzaren 12 - 06:04
Emakume bat bortxatzen saiatu da gizon bat Errotxapean
— ARGAZKIA Iruñerriko Itaiak egindako protesta bat.

Sexu-eraso baten berri eman zuten aurreko asteburuan Errotxapean (Iruñerria, Nafarroa). Larunbat goizaldean, 04:00ak aldera, emakume bati eraso zion gizonezko batek kalearen erdian: lurrera bota zuen, kolpeak eman zizkion, ukituak egin zizkion eta prakak jaitsi zizkion. 

Hainbat hedabidek jaso dutenez, inguruan zeuden zenbait gaztek biktimaren oihuak entzun zituzten eta esku hartu egin zuten. Abisua jaso ondoren, udaltzainek atxilotu zuten erasotzailea. 38 urte ditu.