AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat bortxatu du gizon batek Bilbon
Gizonezkoak Abandon bortxatu zuen emakumea, joan den larunbat goizaldean. Telefono mugikorra eta diru zorroa lapurtu zizkion, gainera.
2021ko azaroaren 10
Emakume bat bortxatu du gizon batek Bilbon

Emakume batek salatu duenez, aurreko larunbat goizaldean bortxatu zuen gizon batek Abandon (Bilbo, Bizkaia). Azaldu du kale txiki batera eraman zuela eta han bortxatu zuela; gero, gainera, telefono mugikorra eta diru zorroa lapurtu zizkion. Ezagutu berriak ziren.

Erasotua izan bezain pronto jo zuen udaltzainengana emakumeak, eta salaketa aurkeztu zuen ondoren. Oraingoz ez dute bortxatzailea atxilotu.