ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Zeraingo Udala
2024/06/12 13:19

Atzo atera zen argitara Zerainen (Gipuzkoa) gutxienez lau pertsona migratuk jasan behar izan duten lan-esplotazio basatia. Idiazabal gazta ekoizten duten senar-emazte batzuek esplotatu dituzte langileak: astean zazpi egunez lan egitera behartu dituzte, atsedenik gabe, eta hilean 300 eta 400 euro arteko soldaten truke.

Zeraingo Udalbatzak atzo bertan izan zuen osoko bilkura bat, eta lan-esplotazio kasu hori modu bateratuan salatzeko mozio bat aurkeztu zuen Zerain Burujabe taldeak. EH Bildu dago udal gobernuan, ordea, eta atzera bota zuen proposamena. "EH Bilduren udal gobernuak ez du mozio hau bozkatzea ere onartu, eta gaiaren aurrean momentuz isilik egotea erabaki du", azaldu du Zerain Burujabek.

EH Bilduk baztertutako mozioan, besteak beste, "langileen esplotazio, tratu txar edota esklabotza" gaitzesten dira. Bestalde, "aurrerantzean horrelako kasuren bat herrian gertatuko balitz", esplotatzaileekin "harreman komertzial, laboral edo laguntza guztiak etetera" bultzatzen zuen udala proposamen idatziak. Konpromiso horiek hartzeari uko egin dio, baina, EH Bildu buru duen udal gobernuak.

NO HAY COMENTARIOS