ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Diario Motor
2022/09/01 11:35

Erregaien garestitzea nahikoa ez balitz, Espainiako Gobernua aurrera doa errepide guztiak ordainpekoak izan daitezen ahalbidetuko duen planarekin. Gobernuaren asmoa da, 2024. urterako, autobia guztietarako bidesariak ezartzea. Iaz eman zuen asmo horren berri  —"bidesari" hitza ekiditen saiatu zen arren—, eta aurreneko pausoak emateari ekin dio jada. Errepideen erabilerari prezioa jartzeko eta ordainketa sistema berriak martxan jartzeko aukera desberdinak aztertzen ari da, eta horretarako izapideak egin ditu: Ineco kontsultariari eskatu dio bederatzi txosten idatz ditzala, indarrean jar daitezkeen ordainketa sistema berriak mahai gainean jar ditzan.

Aipatu izan den sistema bat da, esaterako, gidariek urtero tarifa zehatz bat ordaindu behar izatea, eta modu horretan eranskailu bat jasotzea, ibilgailuan itsasteko. Autobiak eta autobideak erabili ahal izateko, derrigorrezkoa izango litzateke eranskailu hori izatea; hau da, tarifa ordaintzea.

Europar Funtsak jasotzeko Bruselak Espainiako Estatuari ezarritako baldintzetako bat da, hain zuzen, errepide guztiak ordainpekoak izatea. Iaz jakinarazi zuten, gainera, gehiago ordaindu beharko dutela gehiago kontsumitzen duten ibilgailuetako gidariek.

NO HAY COMENTARIOS