Aurreko ostiralean, Israel genozida lelotzat hartuta, Palestinaren aldeko manifestazio bat izan zen Donostiako (Gipuzkoa) erdigunean. Irutxuloko Hitza-k jaso duenez, jendez lepo zeuden kaleak, eta turista sionista batzuen erasoak jasan zituzten Israelen aurka mobilizatzen ari ziren manifestariek.
Donostia Palestina plataformak eman du gertakarien berri: "tentsio uneak" izan ziren Alde Zaharrean, "sionismoak ahal duen bakoitzean adierazten duen indarkeriak eragindakoak". Izan ere, turista sionistek manifestariak iraindu zituzten eta mikrofonoa apurtu zieten, eta mobilizazioa boikotatzen saiatu ziren. Donostia Palestinatik dei egin diete komertzioei "No room for genocide" leloa daramaten kartelak jartzera.