ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/11/14 13:52

Gaur hasiko da Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezen (Partido Socialista Obrero Español, PSOE) aldeko inbestidura. Alberto Nuñez Feijooren (Partido Popular, PP) aldeko inbestidurak porrot egin ostean, bidea ireki diote gaur egungo presidenteak berriz har dezan kargua, ematen baitu nahikoa talderen babesa lortu duela jada PSOEko hautagaiak. Saio bikoitz bat egingo dute Espainiako Diputatuen Kongresuan, dagokion eztabaida-fasearekin eta horren ondorengo bozketarekin.

Zazpi indar politikoren babesa lortu du Sanchezek bere inbestidurarako, itxura denez: Sumar, Esquerra Republicana de Catalunya (ERC), Junts per Catalunya, EH Bildu, Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ), Bloque Nacionalista Galego (BNG) eta Coalición Canaria (CC) alderdiena, hain zuzen ere.

Sanchezen aldeko inbestidura-saioen atarian, Euskal Herrian, berriz seinalatu dute PSOEren gobernua, Palestinan sionistak egiten ari diren sarraskiaren erantzule modura. Horri lotuta, PSOEren inbestidura babesten ari diren EAJ eta EH Bildu ere salatu dituzte konplize modura. "Espainiako Gobernua genozidioaren konplize" eta "PSOEren inbestidurari ez" mezuak idatzi dituzte, hain zuzen, EAJren eta EH Bilduren egoitza banatan.

NO HAY COMENTARIOS