ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/21 11:31

Hainbat pertsonaren kontra tiro egin eta bi zauritu ditu Poliziak Barakaldon (Bizkaia). Itxura denez, Barakaldoko Udaltzaingoa Garbigunetik gertu dagoen tunel bat hustera joan da gaur goizean: barruan bizi ziren bizitoki-alternatibarik ez duten hainbat pertsona migratu. Poliziaren esanetan, arma zuriak zituzten zenbaitek, eta hori erabili du justifikazio modura haiek tirokatzeko.

Udaltzainetako batek egin omen du tiro tunel barruan zeuden pertsonen aurka, eta bi zauritu ditu, horietako bat larriki. El Correo-ren arabera, sorbaldan, bularrean eta buruan jo du tiroz Poliziak. Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Bigarren zauritua, berriz, komisariara eraman dute atxilo; denera, hiru lagun atxilotu dituzte.

NO HAY COMENTARIOS