ACTUALIDAD / Régimen salarial
Langile batek bizia galdu du Bergarako Fagor Ederlanen
Ostiraletik larunbaterako gauean hil zen bihotzekoak jota. Urtea hasi zenetik gutxienez 59 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2021eko abenduaren 7
Langile batek bizia galdu du Bergarako Fagor Ederlanen

Soldatapean lanean ari zela galdu du bizia behargin batek Bergarako (Gipuzkoa) Fagor Ederlan lantokian. Joan den ostiraletik larunbaterako gauean izan zen lan-heriotza: gaueko txandan ari zen lanean 44 urteko langilea, eta bihotzekoak emanda zendu zen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 59 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.