Aurreko ostiralean, urriaren 8an, beste lan-erailketa bat izan zen gurean. Eltziegoko (Araba) Bodegas Eguia upategian hil zen langile bat; zamalanetan ari zela, paletizatzeko robot-makina batek hartu zuen azpian. Harrapatuta geratu zen, eta larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu eta behargin zauritua helikopteroz erietxera eraman bazuten ere, ospitalera heldu aurretik zendu zen.
Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 50 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.