ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / 20 Minutos
2024/11/20 08:59

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, lanaldi partzialeko milaka kontratu aztertu omen ditu Lan-Ikuskaritzak, eta "irregulartasunak" topatu ditu 10.331 kasutan. Izan ere, aldeak aurkitu ditu enpresek teorian kontratatutako lanorduen eta langileek benetan egindakoen artean.

Badirudi 5.310 enpresari bidali dizkiela gutunak Lan-Ikuskaritzak, iruzur egin dutelako susmoa jakinarazteko. Hortaz, kontratatutako lanorduen eta beharginek egiaz egindakoen arteko aldeak zehazteko eskatu die enpresaburuei, nabarmenduta ez datozela bat Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari aitortutako partzialtasun-koefizientea eta benetako egoera. Horrek aldeak eta desorekak sortu ditu, besteak beste, kotizazioari dagokionez, eta hori likidazio osagarriak sartuta konpon dezatela eskatu diete ikuskariek enpresariei.

EAEko enpresen %9,3tan atzeman dituzte kontratu partzialei lotutako arau-hausteak, eta horiei guztiei eman die bere susmoen berri Lan-Ikuskaritzak. Bizkaian 2.833 enpresa seinalatu ditu, 5.956 kontratu zalantzagarrirengatik. Gipuzkoan 1.608 konpainia daude jomugan, 2.593 kontraturi buruzko susmoengatik. Araban, berriz, 869 enpresarekin jarri dira harremanetan, 2.593 kontratutako irregulartasunak direla-eta.

NO HAY COMENTARIOS