ACTUALIDAD / Represión
Kataluniako Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kide bat atxilotu dute
Bartzelonako etxegabetze baten aurkako protestetan atxilotu dute. Eskubide eta askatasun politikoak defendatzeko deia egin du sindikatuak.
2024eko maiatzaren 17
Kataluniako Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kide bat atxilotu dute

Bikote bat etxegabetu du Poliziak Bartzelonako Barceloneta auzoan. Etxegabetzea gelditzen saiatu dira etxebizitza sindikatuetako hainbat kide eta, protesta egiten ari zirela, Kataluniako Etxebizitza Sindikatu Sozialistako militante bat atxilotu dute mossoek.

Arratsaldeko 18:00etan elkarretaratzera deitu du sindikatuak. Berriki jakinarazi dutenez, Poliziak aske utzi du jadanik atxilotutako kidea, baina deklaratzera deitu dute. "Bizi-baldintzen okerragotzea" eta "errepresioaren gorakada" salatu ditu berak.