Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, gutxienez lau lagun atxilotu ditu poliziak Lapurdin; Hazparnen atzeman omen dituzte haietako bi, Itsasun bat, eta Bordalen beste bat. Antza, pintaketa batzuen harira eraman dituzte atxilo 07:00ak aldera, eta Paueko polizia-zerbitzuen esku omen dago ikerketa. Pauera eraman dituzte atxilotuak, hain zuzen.
Arratsaldean protestak egin dituzte Itsasun eta Hazparnen. Manifestazio bat egin dute Itsasun 18:00etan, Herriko Etxetik abiatuta, eta kontzentrazio bat egin dute Hazparneko Elizako plazan, 19:00etan.
Euskal Irratien esanetan, 19:30ak aldera geratu dira aske lau gazteak.