ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / CGT-ren bidez
2025/09/01 12:16

Global Sumud Flotilla deituriko misioaren barruan dauden hogei bat itsasontzi Bartzelonako portutik Gazako Zerrendara abiatu ziren atzo, igandez. Helburua da korridore humanitario bat irekitzea eta Israelgo Estatuak gazatarrei inposaturiko itsas-blokeoari aurre egitea. Horretarako, 44 herrialdetako ehunka pertsonak parte hartu dute Palestinaren aldeko misioan. Ontziak Bartzelonatik irteerarekin batera, milaka pertsona bildu ziren portuan, Palestinaren askatasunaren aldeko aldarrikapen artean.

Global Sumud Flotilla "Israelek Gazan gauzatzen duen legez kanpoko setioa hausteko saiakerarik handiena" dela esan zuen Greta Thunbergek, flotillak "laguntza humanitarioa ematea eta Israelen legez kanpoko blokeoa apurtzea" bilatzen duela berretsiz. Ezkerreko hainbat alderditako politikari profesionalek (ERC, Comuns, CUP, EH Bildu edo Podemos) bat egin zuten adierazpenekin eta "Israelekin harremanak etetea eta armak enbargatzea" eskatu zuten. Hala ere, aldi berean, Pedro Sanchezen Espainiako Gobernua, genozidioaren konplize zuzena dena, mantentzen eta babesten jarraitzen dute.

Asteburu osoan zehar Moll de la Fustan izandako elkartasun-adierazpenek eta kultur-jarduerek markatu dute ekitaldia, nazioarteko artista eta aktibista ugariren babesarekin. Thunbergek prentsaren aurrean ohartarazi zuenez, estatu sionistak ontzidiari pasatzen uzten ez badio, "are gehiago izatea da B plana". Antolatzaileek eta parte-hartzaileek gogorarazi dute misioaren aurkako edozein ekintza bortitz beste gerra-krimen bat izango litzatekeela.

NO HAY COMENTARIOS