ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/11/01 12:29

Nafarroako Gobernuko Funtzio Publiko, Barne eta Justizia departamentuetako kontseilariak, Amparo Lopezek, foruzain gehiago kontratatuko dituztela berretsi du, EH Bilduko Adolfo Araizek Nafarroako Parlamentuan azalpenak eskatu ostean. Lopezek esan duenez, azken oposizioak bertan behera utzi ditu gobernuak, baina 100 polizia-agente sartu dira berriki Foruzaingoan. Hala, 2009an adostutako kopurura iritsi dira: 1.200 polizia.

Hala ere, kontseilariak uste du 1.200 agente ez direla nahikoa, ulertzera emanez gutxienez 1.800 foruzain behar direla "funtzioak beren osotasunean bete daitezen". EH Bilduk polizien plantilla zabaltzea babestu du, eta horretarako akordio bat sinatu du PSNrekin aste honetan bertan. Ez dute datarik eta zifra zehatzik adostu, baina Foruzaingoa indartzeko asmoa adierazi dute bi alderdi parlamentarioek.

Bost polizia 1.000 biztanleko Nafarroan, udaltzainak kontuan hartu gabe

Nafarroan, gaur egun, 3.384 polizia-agente daude, herrietako udaltzainak kontuan hartu gabe. Hain justu 1.200 foruzain, 1.534 guardia zibil eta Espainiako Poliziako 650 agente dira. Biztanleen eta polizien arteko ratio oso altua uzten du horrek: bost polizia dira 1.000 biztanleko, udaltzainez gain.

NO HAY COMENTARIOS