ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/06 09:28

Gaur lehertuko dira San Fermin jaiak Iruñean (Nafarroa), eta, bezperarako, enpresarien inpunitatea borrokatzera deitzeko mobilizazio bat antolatu zuen Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak. Atzo arratsaldean, Nabarreriatik hasita, kalejira bat izan zen Iruñeko Alde Zaharrean zehar, Sanferminetan ere, amai dezagun enpresarien inpunitatearekin lelopean.

"Politikariek eta patronalak aldarrikatzen duten gozamen eta pozaren aurrean, festek, langile klasearendako, enpresari handi zein txikien aldetik, esplotazio areagotua dakarte", nabarmendu zuten LASeko kideek kalejirarako deialdia egitean (ikusi hemen adierazpen guztiak). 

Udako lanak jopuntuan, LASen eskutik

Iruñerrikoaz gain, Euskal Herriko beste laneko Autodefentsa Sare batzuek ere seinalatu dituzte udako behin-behineko lanak eta horietako lan-baldintza miserableak. Lea-Artibaiko, Bidasoko, Donostiako, Urola Kostako eta Busturialdeko Laneko Autodefentsa Sareek, hain justu, udan ere lan-baldintzak borrokatzera deitu dute. Kanpaina horri lotuta, zenbait ekimen antolatu dituzte aste hauetarako.

NO HAY COMENTARIOS