Sekulako bero-bolada izaten ari da egunotan, baina hori ez da oztopo izan hamaika enpresak langileak derrigortu ditzaten muturreko tenperaturekin lanean jarraitzera. Bilboko (Bizkaia) San Mames estadiotik heldu dira irudi sinestezin batzuk, aurreko larunbatean izandako ikuskizun erraldoiaren ostean: bideo batean, behargin gazte batzuk ikus daitezke desmuntatze-lanetan, eguzki bete-betea gainean dutela eta "ordurik okerrenetan", Teknikariok Sindikatuak jakinarazi duenez.
Sindikatuak azaldu du EUKI patronalaren menpekoa den enpresa batekoak direla beharginak, eta patronal horrexek berak esan izan duela "sektorean ez dagoela prekaritaterik".
Teknikari gisa aritzen diren langileak borrokan ari dira euren lan-baldintzen defentsan, eta EUKIk negoziatzeko duen borondate falta salatzen dute. Beharginek berriz egingo dute greba udan zehar, BBK Live jaialdian lehenenik eta behin.