ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/03 18:04

Nafarroatik eta Bizkaitik igaro da Espainiako Vuelta irailaren 2an eta 3an, atzo eta gaur. Aurrez beste hainbat etapatan gertatu bezala, Palestinaren aldeko aldarriak ikusi dira ibilbide osoan zehar, lasterketan parte hartzen ari baita Israelgo Estatu terrorista ordezkatzen duen txirrindularitza-taldea; Israel Premier Tech. 

Nafarroan izan zen Vueltako hamargarren etapa, eta Yala Nafarroak, BDZ Nafarroak eta abarrek deiturik, Palestinaren askatasuna aldarrikatu zuten hainbat eta hainbat pertsonak bideko hainbat tokitan. Israelgo Estatuaren aurkako protesta-ekintza baten eraginez, jausi egin zen lehiatzen ari zen txirrindulari bat, eta ekintzaileen kontra oldartu zen Foruzaingoa: hainbat pertsona identifikatu eta atxilotu zituen.

Hurrengo etapan ere, Bizkaitik pasatzean, sionisten aurkako mezuak gailendu ziren. Palestinarekin Elkartasuna plataformak, adibidez, bidea blokeatu du gaur eguerdian, Enekuriko (Erandio, Bizkaia) igoeran. Israelgo Estatuaren desegitea exijitzeko pankarta bat nahiz Palestinako banderak hartuta, errepidera irten eta lasterketa geratu dute zenbait kidek. Orduan ere, protestan ari zirenen aurka egin dute polizia-indarrek.

Handik zenbait ordura, gaur arratsaldean, Bilbon amaitzen zen etapako helmuga hartu du manifestari andanak: Palestinako bandera eta hamaika pankarta nagusitu dira erdigunean. Eta izan dute emaitza protestek: Vueltaren antolatzaileek erabaki dute helmuga baino hiru kilometro lehenago bukatutzat ematea lasterketa. Poliziak berriz esku hartu du, gutxienez hiru pertsona atxilotuz eta haietako bat zaurituz.

NO HAY COMENTARIOS