ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / APD Security Iberia
2025/08/27 14:15

Desokupazio-enpresei buruzko ikerketa ugari egin ditu dagoeneko Sistema 161 atariak, eta telebista-kateetan sona handia lortu duen talde bat izan du hizpide berriki: Antonio Plana buru duen APD Security Iberia enpresa. Nagusiki etxegabetzeak gauzatzen jarduten du konpainia horrek, eta beste hamaika desokupazio-enpresatakoek bezala, talde naziekin lotura zuzena dute bere enplegatuek. Horrez gain, baina, Sistema 161-k jakinarazi du Israelgo Estatuko militarrekin ere baduela harremana APD Security Iberiak.

Enpresaren parte dira, esaterako, Diego Ajado eta Isidro de Campo Bonora izeneko matoiak. Sistema 161-k azaldu duenez, biek dute lotura Valentziako zaleen Yomus talde faxistarekin, baita España 2.000 alderdi faxistarekin ere (Greziako Amanecer Dorado alderdiaren luzapen saiakera). De Campo Bonoraren kasuan, duela gutxi jipoitu du gazte bat "Working Class" zioen jertse bat eramateagatik.

Bestalde, Alin Tod Atodiresei ere bada APD Security Iberiako enplegatua. LinkedIn plataforman bertan dioenez, hamabost urtez izan du "harreman profesionala" International Security Academy-Israel enpresarekin. Militar sionista ohiek sorturiko segurtasun-enpresa bat da ISA-Israel, eta Sistema 161-ren esanetan, entrenamendu-saioak eskaini izan ditu Gazako Zerrendan eta Valentzian bertan.

NO HAY COMENTARIOS