ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/28 16:50

Zortzi asteko aitatasun-baja 2023ko ekainean onartu zuten Espainiako Estatuan, Europar Batasunaren "kontziliazio" irizpidea aintzat hartuta. Urtebete beranduago, ordea, neurria murriztu du Espainiako Gobernuak. Langileek zortzi asteko aitatasun- eta amatasun-bajak eskatzeko eskubidea izango dute, baina baja horiek hamabost egunez ordaintzera baino ez dira behartuta egongo enpresak. 

Maiatzean langabezia-prestazioari buruz onartutako lan-erreformaren barruan, artikulu bat txertatu zuen gobernuak azken momentuan. Neurri horrek haur jaioberriei lotutako bajak zabaldu zizkien langile guztiei, gizonak ala emakumeak izan, Europar Batasunak markatutakoa beteta. Baina, horrekin batera, aurrerantzean "edoskitze-baimena" deiturikoa izango da enpresek ordainduko duten bakarra, baja hartzeko eskubidea murriztuz.

NO HAY COMENTARIOS