AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/25 10:38

Zegamako (Gipuzkoa) Intxausti industrialdeko Goilaser enpresan langile bat hil zen aurreko larunbatean, martxoaren 19an, soldatapean lanean ari zela. 57 urte zituen beharginak, eta zarauztarra zen.

Lan-heriotza hori dela-eta, protestara deitu zuen Goierriko Kontseilu Sozialistak. Atzo, ostiralean, elkarretaratze bat egin zuten Zegamako plazan, 19:00etan. Miseria kapitalistari aurre egin aldarritzat hartuta zabaldu zuten deialdia.

"Etekin ekonomikoak lortzea helburu duen gizarte eta ekonomia eredu batean, soldatapeko lan arriskutsu eta prekarioak betetzera behartzen gaituzte, langileon osasuna alde batera utziz", adierazi zuten Goierriko Kontseilu Sozialistako kideek. "Horren aurrean, bestelako gizarte eta ekonomia eredu batean jarri behar ditugu gure indarrak", aldarrikatu zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK