AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Artxiboko irudia. ARGAZKIA / Radio Televisión Canaria
2025/01/02 09:34

Atzo, urtarrilaren 1ean, 60 pertsona migrante zeramatzan ontzi bat porturatu zen Las Galletasen; aurten Kanaria uharteetara heltzea lortu duen aurrenekoa. Jakinarazi dute, dena den, ontzian zihoazen bi lagunek galdu dutela bizia Kanarietako kostaldera iristeko saiakeran. Haietako bat adin txikikoa zen.

Bestalde, aurreko urtearen bukaeran El Hierrora heldutako ontzi bateko zazpi patroi atxilotu dituzte Kanarietan bertan, lau migratzaile erailtzeagatik. Badirudi Gambiatik irten zela itsasontzi hori, Bassoulen (Senegal) geratu ostean, Kanariar uharteetarako bidea hartzeko. Bidean, baina, patroiek lau pertsona hil zituzten "kexatzeagatik", eta jipoiak eman zizkieten beste hainbati. El Hierrora iristea lortu zutenek azaldu dute gertatutakoa.

Gutxienez 10.457 hildako iaz

Oraintsu bukatu da 2024. urtea, eta izugarria da erregistratuta utzi dituen heriotzen kopurua: iaz, 28 herrialdetako gutxienez 10.457 lagunek galdu zuten bizia Mendebaldeko muga euroafrikarrean. Beraz, egunean 30 pertsona hil ziren Afrikatik Europara migratu nahian.

EZ DAGO IRUZKINIK