AKTUALITATEA / Faxismoa
Urriaren 12an, Gasteizen Falangeari aurre egitera deitu dute
11:30ean Marques de la Alamedan jarri dute hitzordua, 'Faxismoaren aurrean klase-batasuna. Falangea suntsitu' lelopean.
2025eko urriaren 1
Urriaren 12an, Gasteizen Falangeari aurre egitera deitu dute

Datorren urriaren 12an, Gasteizen (Araba) mobilizatu nahi du Ofentsiba Nazionalsindikalistarako Batzarren Espainiako Falangeak (FE de las JONS). Espainiaren batasuna ez da ez bozkatzen ez negoziatzen lelopean, Probintzia Plazan jarri dute hitzordua faxistek, eguerdiko 12:00etarako.

Hala ere, faxistei aurre egiteko deia kalean da jada: Faxismoaren aurrean klase-batasuna. Falangea suntsitu aldarritzat hartuta, goizeko 11:30ean Marques de Alameda Plazara bertaratzera deitu dute.

Antolatzaileen esanetan, "azken urteetan faxismoaren gorakada nabarmena" izaten ari da, eta horri "kalean erantzun behar zaio, faxismoari tokirik ez uzteko". Gogorarazi dute Falangeak "ideia arrazistak, matxistak, klasistak eta espainolistak zabaltzen" dituela; eta, hala, funtsezkotzat jo dute "faxismoari klase-batasunez erantzutea, bere ideiak kaleetatik ateratzeko".