AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/17 14:41

Gaitasun militarra indartzeko asmoa du Europar Batasunak. Aurreikuspenen arabera, 2022ko martxorako onartuko dute helburu horri erantzuteko plan berria, eta asmoa da 5.000 soldadu inguru izatea. Datozen astean ekingo diote plana erabakitzeari, eta onartu eta martxan jartzen denean, urtean behin elkartuko dira Europar Batasuneko buruzagiak auzi militarrak aztertzeko.

Esku-hartze azkarrak egin ahal izateko talde militarrak sortzea da Europar Batasunaren asmoa, besteak beste. Mugetan sortzen diren "larrialdi-egoerei" aurre egitea izango da haien lana; esaterako, migratzen ari diren pertsonei mugak igarotzea galarazita. "Erantzun azkarra, erabakigarria eta irmoa" emango lukete talde militar horiek, Atzerri Politikarako goi-ordezkari Josep Borrellek azaldu duenez.

Iragarpen hori, hain justu, Bielorrusia eta Polonia lotzen dituen mugan krisi-uneak bizitzen ari diren honetan heldu da.

EZ DAGO IRUZKINIK