AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Arrakala taldea
2021/10/25 17:28

Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) kanpuseko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakasle batek urriaren 4an egin zien eraso hainbat ikasleri, Unibertsitateko Indar Batasunak eta Arrakala emakume taldeak aurreko astean salatu zutenez. Irakasleak, hain zuzen, zakila atera zuen zenbait ikasleren aurrean. Erasoa zela-eta, protestara deitu zuten UIBko eta Arrakalako kideek.

Gaur izan da elkarretaratzea Arkitektura fakultate aurrean, 14:30ean. Eraso sexisten aurrean, ekin antolakuntzari! aldarri hartuta bildu da jende andana.

Arrakalak eta UIBk, erasoaren berri ematearekin batera, jakinarazi zuten ez zela irakasle horrek jarrera erasokorrak zituen lehenengo aldia. Hala ere "normaltasun guztiz" eskolak ematen jarraitzen duela salatu zuten. UPV/EHUk "bere irudia ez zikintzeko" gertatutakoa ezkutatu duela ere azaldu zuten.

UPV/EHUk berriki esan du espedientea ireki diola irakasleari, baina eskolak ematen jarraituko duela. Aurrez aurre egin beharrean, modu telematikoan arituko da, baina.

EZ DAGO IRUZKINIK