AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / AARP
2025/10/01 13:37

Gora egiten jarraitzen dute oinarrizko produktuen prezioek, eta joera iraunkor gisa sendotzen ari da. Espainiako Estatuko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundearen (OCU) neurketaren arabera, 2025ean, %2,5 garestitu da "erosketa-saskia" delakoa. 700 denda baino gehiagotako 241 elikagai aztertu ditu kalkuluak egiteko, eta ondorioztatu du hamar produktutik sei garestitu direla azken urtean.

Nagusiki, elikagai freskoen prezioak igo dira (+%6,7 batez beste). Frutek eta barazkiek %8,2ko igoera izan dute, haragiak %7koa eta arrainak %3,4koa.

Prezioen igoera 2021etik hona

"Inflazio espirala" deitzen dutena 2021ean hasi zen, eta ordutik hona, ikaragarri egin dute gora oinarrizko produktuen prezioek: %35eko igoera gainditu dute jada azken lau urteetan, hainbat ekonomialarik kalkulatu dutenez. M neurriko oilo-arrautzak, adibidez, %105 garestitu dira. Oliba-olioaren kostua %57 igo da denbora-tarte horretan; %29 esnedun txokolatearena eta %22 haragi-xerrarena.

Bestalde, OCUren esanetan, Espainiako Estatuko kate handien artean, Aldin izan dira prezio-igoerarik nabarmenenak (+%12). Hurbiletik jarraitzen diote Hipercor, Ahorramas, Supercor, Froiz, Gadis eta BM Urbanek, %9 inguruko gorakadekin.

EZ DAGO IRUZKINIK