AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/01/11 09:32

20 urteko migratzaile bat zauritu zen joan den larunbat goizaldean, Frantziako Poliziarengandik ihesean ari zela. Lapurdi eta Gipuzkoa arteko muga zeharkatzen saiatu zen gaztea, baina polizia-agenteek aurrera egitea galarazi eta atzera egin behar izan zuen, Irun (Gipuzkoa) aldera. Hango trenbidera iristean zauritu zen; femurra apurtu zuen, hain justu.

Irungo Harrera Sareak jakinarazi duenez, Bidasoko Ospitalean egin diote ebakuntza gazteari, baina ez dago argi zer gertatuko den han hainbat egun igaro ostean. Erietxe berdinean beste pertsona migratzaile bat artatu zuten aurreko igandean: guztiz nekatuta zegoen eta ez zen oinez ibiltzeko gai ere; hala, odol transfusio bat egin zioten.

2021. urtean gutxienez zazpi migratzailek galdu zuten bizia Hego eta Ipar Euskal Herrien arteko muga igaro nahian.

EZ DAGO IRUZKINIK