AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ekitaldia 2020an. ARGAZKIA / EFE
2025/02/10 19:06

Milaka faxista bildu ziren Budapesten (Hungaria) aurreko larunbatean, otsailaren 8an, Ohorearen Egunaren urteroko ospakizunean parte hartzeko. Faxismoa goratzeko ekitaldi horrek, Europako hainbat herrialdetako talde neonaziak biltzen dituena, 1945ean Budapesten Alemaniako eta Hungariako indarrek Langile eta Nekazarien Armada Gorriaren setioa hausteko egindako saiakera oroitarazten du.

Nazioarteko talde antifaxista ugarik ekitaldia kritikatu dute, talde faxista horien jarduerak Europan izan duen gorakadaz ohartarazteko. Eskuin muturreko sareen topagune izaten jarraitzen du hitzorduak, data hori erabiltzen baitute loturak indartzeko, ideologia faxista zabaltzeko eta euren irudi historikoak goraipatzeko. Askatasun Zibiletarako Hungariar Batasunaren arabera, agintaritzek ezkutuko praktikak erabili dituzte biltzeko askatasuna mugatzeko beste testuinguru batzuetan, baina ez dute ospakizun faxista horretan esku hartu.

EZ DAGO IRUZKINIK