AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Ukrainako presidentearen web-orria (president.gov.ua)
2025/02/17 10:04

Frantziako Estatuko presidente Emmanuel Macronek bilera bat antolatu du gaurko Parisen, Europako buruzagi nagusiekin, Ukrainako gerra eta gaur egungo egoera aztertzeko. Jean-Noël Barrot Frantziako Atzerri ministroak France Inter-en egindako adierazpenetan baieztatu duenez, bileran Alemaniako, Poloniako, Italiako, Danimarkako eta Erresuma Batuko ordezkariak izango dira, baita Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusia ere. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea ere bertan egongo da, Moncloako iturriek RTVEri baieztatu diotenez.

Deialdia JD Vance AEBetako presidenteordeak Municheko Segurtasun Konferentzian Europar Batasuna kritikatu eta Ukrainako bake-negoziazioak AEBek eta Errusiak gidatu beharko lituzketela iradoki ondoren egin da. Barrotek baieztapen horiei erantzun zien esanez "ez dugula leziorik ikasteko" eta "ez dugula inolako esku-sartzerik onartuko". Gainera, azpimarratu zuen Europak "gatazkari amaiera emateko eztabaidetan rol garrantzitsua" izango duela.

Gaurko goi-bileraren helburua da, antza, Ukrainari eman beharreko "berehalako laguntza koordinatzea", "Europak Kievi segurtasuna bermatzeko duen zeregina zehaztea" eta "kontinentearen defentsa kolektiboa indartzea". Reuters atariari filtratutako dokumentu baten arabera, Ukrainako segurtasun-akordioetan parte hartzeari begira, AEBek bere aliatu europarrei kontsultatu die ea zein diren dituzten premiak, laguntza militarrak eta Errusiaren aurkako balizko zigor gogorragoak barne. Barrotek berretsi du "ukrainarrek bakarrik" erabaki dezaketela "borrokatzeari uztea", eta Europak "bake iraunkorra bermatu arte" babestuko dituela.

EZ DAGO IRUZKINIK