AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/02 10:01

Nagusi Intelligence Center (NIC) zentroak eta London School of Economics (LSE) unibertsitateak antolatuta, atzo izan zen "longebitatearen ekonomiari eta zainketen ekonomiari" buruzko topaketa Bilboko (Bizkaia) Guggenheimen. "Longebitatearen ekonomian eta zainketen ekonomian jarduten duten profesionalei" zuzendutako topaketa bat da. Guggenheimen izan ziren Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistako hainbat kide, zenbait aldarri egiteko eta entzunarazteko.

Itaiako kideek topaketan altxatutako karteletan, "Emakume langileak esplotatzen dituzue", "Politikarien kolaborazioa" zein "Enpresarien berdintasunaren iruzurra borrokatu" mezuak irakur zitezkeen. Modu horretan salatu nahi izan zuten, "zilarrezko ekonomia delakoan sakonduz", emakume langileak "geroz eta baldintza miserableagoetan lan egitera bultzatzen" dituztela enpresek. "Zaintza lanak geroz eta gehiago merkantilizatzen" ari diren hainbat enpresa izan zituzten gogoan; hala nola, Lagunduz, Babesten, Urgatzi eta Zaintzen. "Instituzio eta administrazio publikoen laguntzaz, emakume langile ugari muturreko esplotaziora kondenatzen dituzte", azaldu zuen Itaiak.

Ezinbestekotzat jo zuen "zaintzako eta garbiketako langileon egoera lehen lerroan jartzea", eta borrokara batzera deitu zuen berriz.

Urte hasieran egin zuen agerraldi bat Itaiak, soldatapeko zaintza eta garbiketa lanei lotutako hainbat aldarri egiteko eta aurkezteko. Ikusi hemen agerraldi horretan esandakoak.

EZ DAGO IRUZKINIK