Laugarren greba eguna zuten atzokoa medikuntza sozialeko beharginek, SEGUR erreformak sortutako baldintzak salatzeko. Izan ere, erreformak ez ditu medikuntza sozialeko langileak kontuan hartzen eta, horren ondorioz, haien soldata ez litzateke medikuntzako gainontzeko langileen modukoa, nahiz eta egitura berdinetan lan egin.
Horrez gain, behargin horien hitzarmen kolektiboa ere aldatzekotan da, eta baliteke lan-baldintzak are gehiago kaltetzea, salatu dutenez.