AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/11/18 09:35

Solo el pueblo salva al pueblo (Herriak bakarrik salba dezake herria) lelotzat hartuta, dozena bat pertsonak kontzentrazio faxista bat egin zuten Iruñean (Nafarroa) aurreko ostiral arratsaldean. Udaletxe aurrean elkarretaratu ziren, Espainiako bandera batzuk eta Borgoinako gurutzea zeraman bat eskuetan hartuta. Espainiako Poliziak babestu zituen, une oro egon baitzen bertan.

Azken asteetan, talde faxista ugarik erabili dute Solo el pueblo salva al pueblo leloa, ustez, valentziarrei elkartasuna adierazteko. Adibidez, Nucleo Nacionalek eta Frente Atléticok baliatu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK