AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/11/29 09:26

Langile-borrokaren kontrako beste errepresio kasu bat ekarri du gogora Nafarroan CNT sindikatuak. 2020an, Gestión y Eventos Lázaro enpresak langile bat kaleratu zuen Alesbesko igerilekuetan, eta gatazka bat hasi zuen. Horri lotuta, kaleratutako beharginari babesa eman zioten lau pertsona auzipetu zituzten, CNTko kide bat (ordezkari gisa dago auzipetuta) eta Alesbesko igerilekuetako langile ohi bat tartean. Hura ere bota egin zuten lehenago.

Laster epaituko dituzte lau auzipetuak, abenduaren 18an. Hamabost hilabeteko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte haientzat, kalumnia-delitua leporatuta. CNTko kidearen kasuan, 12.000 euroko zigor ekonomiko bat ere eskatzen dute bere kontra, erantzukizun zibilagatik.

Errepresio kasu horren harira, protestara deitu du CNTk: elkartasun kontzentrazio bat antolatu du abenduaren 16rako.

EZ DAGO IRUZKINIK