AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gizonezko batek emakume bati eraso egin dio Laudion
Iragan larunbatean izan zen erasoa Laudioko etxebizitza batean. Gero, salaketa aurkeztu zuen emakumeak. Salbuespen egoeran Laudion salatu duten bigarren erasoa da, gutxienez.
2020eko maiatzaren 18
Gizonezko batek emakume bati eraso egin dio Laudion

Larunbatean, hilak 16, emakume bati eraso egin zion gizon batek Laudioko (Araba) etxebizitza batean, arratsaldeko lehen orduan. Bizilagunen esanetan, 15:00ak aldera eztabaidak entzun zituzten atarian. Aiaraldea-ri jakinarazi diotenaren arabera, handik ordu erdira etxebizitzara bertaratu zen Ertzaintza, emakumeak erasoa salatu zuenean. Ertzainek atxilo eraman zuten erasotzailea.

Honekin, gutxienez bi dira salbuespen egoeran Laudion salatu dituzten eraso matxistak. Apirilaren hasieran gertatu zen azkenekoa