AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: El Diario Vasco
2021/10/04 02:31

Asteazken goizaldean 18 urteko gazte migratu bat zauritu zen Donostiako (Gipuzkoa) Frantzia pasealekuan, Renferen tren geltokitik hurbil. "Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeak kudeatzen duen asilo-programan" (CEAR) onartua izateko zain dago, eta Irungo (Gipuzkoa) Harrera Sareak jakinarazi duenez, Gurutze Gorriak Irunen kudeatzen duen aterpetxe batean egin zuen astearte gaua.

Asteazkenean, dena den, Donostiara mugitu zen. Euria eta hotza zirela-eta, babesteko, kaleko kontainer batera sartu behar izan zen. Goizaldean hondakinen bilketa lanei ekin zieten langileek, eta ohi bezala, kontainer hori ere irauli zuten. Hala astindu eta jaurti zuten gaztea hondakinen kamioi barrura, eta ezkerreko hanka harrapatuta geratu zitzaion zizaila-mekanismo batean.

Zaurituaren oihuak entzutean ohartu ziren gertatutakoaz langileak, eta mekanismoa eten zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK