AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Sputnik
2024/02/26 09:13

Gazako Zerrendan okupazio-mugimenduekin jarraitzen du Israelgo entitate sionistak. Oldarraldi militar genozidaren eskutik, Zerrenda bitan banatzeko plan bat dauka martxan: latitude-errepide bat eraikitzen ari da. Nahal Oz-ko kokaleku sionistatik Mediterraneo itsasoraino luzatuko dute 749 autobidea deiturikoa, eta helburu argi bat dauka: Zerrendaren iparraldetik hegoaldera igarotzeko bidea mendean hartzea.

Militar sionistek palestinarren eraikin eta etxebizitza ugari eraitsi dituzte autobidea eraikitzeko. Esan bezala, badirudi asmoa dela Gaza bitan banatzea Netzarimeko bidean zehar, palestinarrei Zerrendaren iparraldetik hegoalderako pasabidea blokeatzeko eta Israelgo indar militarren kontrola areagotzeko. Gainera, errepideak soldadu sionistei ahalbidetuko die Gazako Zerrendan zehar azkar mugitu ahal izatea, beharra dutenean.

749 autobidearen ondorioz, Gaza hiria ere bitan zatituta geratuko da. Sionistek "segurtasun-tapoi" modura erabiliko dute errepide berria, eta urrats bat gehiago izango da Gazako Zerrendan gauzatzen ari diren operazio militar bortitzean. Urriaren 7tik hona, 30.000 palestinar baino gehiago erail dituzte Gazan.

EZ DAGO IRUZKINIK