Martxan da Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista, tokian tokiko Kontseilu Sozialistek azken urteetan sortutako Etxebizitza Sindikatuen indarrak batuta. Joan den larunbatean aurkeztu zuten sindikatu berria Bilboko (Bizkaia) Ibarrekolanda institutuan, eta orduan eman zuten argitara sindikatuak datozen urteetan oinarri izango duen bide-orria ere: Etxebizitzaren Aldeko Borrokarako Proposamen Politikoa (irakurri hemen proposamena euskaraz, eta hemen gazteleraz).
Jende ugari bertaratu zen Ibarrekolandara, eta aurkezpen-ekitaldian izan ziren Euskal Herritik kanpo etxebizitzaren arloan borrokan ari diren hainbat kolektibotako eta Etxebizitza Sindikatutako kideak ere.
Ekitaldiko irudiak jasotzen dituen laburpen bideo bat egin dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek:
➡️Larunbatean Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista aurkeztu genuen, eta harekin batera, hurrengo urteetako lanaren oinarri izango den proposamen politikoa.
— Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista (@EtxeSindikatua) June 12, 2023
➡️El sábado presentamos el Sindicato Socialista de Vivienda de Euskal Herria y con él, una propuesta política pic.twitter.com/ZvaWmSCywa