AKTUALITATEA
Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Durangon
Montevideo kalean ukituak egin zizkion emakumeari, eta beste hainbati erasotzen ere saiatu zen.
2021eko urriaren 4
Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Durangon

Ostiralean, 20:15ak aldera, beste eraso matxista bat izan zen Durangon (Bizkaia). Gizon batek ukituak egin zizkion emakume bati Montevideo kalean, eta beste zenbaiti eraso egiten ere ahalegindu zen.

Erasoa gertatu eta ez askora atxilotu zuten erasotzailea, eta larunbatean utzi zuten epailearen esku.