Kristalak hautsi eta pintaketak egin dizkiote Donostiako (Gipuzkoa) Kaxilda liburudenda libertarioari azken bi egunotan. Horrez gain, lapurreta egin dietela ere azaldu dute elkarteko kideek.
Sare sozialetan aditzera eman dutenez, "probokazio faxista edota muntaia" izan daiteke erasoa. Edonola ere, prestatuta zituzten kultur ekimenak etetea erabaki dute gertakarien ondorioz.