AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/21 10:53

Zubietako (Gipuzkoa) errauskailuaren lixibiatuak direla-eta, "delitu ekologiko larriak" egon daitezkeela ebatzi dute bi txostenek. Kasu honetan, Guardia Zibilaren Seprona taldearenak dira azterketak. Horren ondorioz, Donostian (Gipuzkoa) deklaratzera deitu dituzte errausketa-instalazioarekin lotura duten hamabost goi-zuzendari eta koadro tekniko.

Hiru txosten egin ditu Sepronak, eta, horietako batean, erantzukizuna bere gain hartzetik salbuesten du Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako diputatu nagusiordea izandakoa. Auto horren aurka jo du GuraSOS elkarteak, eta epaitegiak tramiterako onartu du eskaera.

Ikerketetan jasotzen den lehenengo auzian hainbat isurketa zehatz seinalatzen dira, esaterako, "2020ko martxoan eta maiatzean Arkaitzerreka errekara egindako amoniako isurketa" edo "2022ko uztailean, erreka berera egindako lixibiatu isuria". Horretaz gain, bigarren auzi batean azaltzen da, "identifikazio faltsu" baten bidez, Bilboko (Bizkaia) Sader eta Artaxoako (Nafarroa) Ecofert instalazioetara bidali zituztela Zubietan sortutako lixibiatu horiek. Hain zuzen ere, azken auzi horretatik errugabetu dute Asensio.

GuraSOSek gogorarazi duenez, hamabost leporatze daude mahai gainean errauskailuaren jardunari lotuta, eta seinalatuen artean daude enpresak, erraustegiaren arduradunak nahiz Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (GHK).

EZ DAGO IRUZKINIK