AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/24 08:18

Joan den asteburuan, gutxienez bi eraso matxistaren berri eman dute Iruñean (Nafarroa) eta Bilbon (Bizkaia). Baiona etorbide inguruan izan zen Iruñeko sexu-erasoa: antza denez, 33 urteko gizonezko batek han aparkatutako furgoneta batean egin zion eraso emakume bati. Atxilotu egin zuten erasotzailea, baina behin-behinean aske uzteko agindua eman zuen guardiako epaileak. Urruntze-agindu bat ezarri zion.

Bilbon, bestalde, larunbat gauean egin zioten eraso 21 urteko emakumezko bati. Bi gizon gazteren arteko borroka zela-eta piztu ziren alarmak, batek edalontzi batekin jota eraso baitzion besteari, eta objektu zorrotz batekin sastatuz erantzun baitzuen hark. Gerora jakinarazi zuten neska batek jasandako sexu-erasoak sortu zuela enfrentamendua, bi gizonezkoetako baten bikotekidea baitzen erasotako emakumea.

EZ DAGO IRUZKINIK