AKTUALITATEA / Errepresioa
Lau urteko kartzela zigorra ezarri diete Barbadori eta Zelaiari
"Armak, munizioak eta lehergailuak helburu terroristarekin gordetzea" leporatuta zigortu ditu bi gazteak Espainiako Auzitegi Nazionalak.
2021eko otsailaren 2
Lau urteko kartzela zigorra ezarri diete Barbadori eta Zelaiari

Espainiako Auzitegi Nazionalak jakinarazi du Aitor Zelaiaren eta Galder Barbadoren aurkako auziko ebazpena, epaiketa egin eta hamar egunera: lau urteko espetxe zigorra ezarri die bi gazte arabarrei. Hain zuzen, Zigor-arloko Salaren Laugarren Atalak egotzi die, batetik, "armak eta munizioak gordetzea" eta, bestetik, "gaiak eta su-aparatuak eta horien osagaiak gordetzea helburu terroristarekin".

Zelaia eta Barbado urtarrilaren 21ean epaitu zituzten Madrilen.