AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Lau gizonezko atxilotu dituzte Iruñean biolentzia matxista dela-eta
Aurreko asteburuan, lau gizonezko atxilotu zituzten indarkeria matxistagatik Iruñean (Nafarroa). Udaltzaingoak ez du beste informaziorik eman. Gasteizen (Araba), bestalde, emakume bati eraso egin zion bikotekideak astelehenean, eta Plentzian (Bizkaia), beste kasu bat salatu zuten igandean.
2020eko irailaren 16