AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Labankadaz ama zauritu du 19 urteko gazte batek Basaurin
Asteazken goizean izan zen erasoa: 19 urteko gizonezko batek bere ama zauritu zuen labankadaz.
2020eko uztailaren 10
Labankadaz ama zauritu du 19 urteko gazte batek Basaurin

Aste honetan gutxienez bigarren aldiz, gizon batek labanaz zauritu du emakume bat Euskal Herrian: asteartean gizon adingabe batek bere bikotekidea labankatu zuen Eibarren (Gipuzkoa), eta asteazkenean, beste gizon batek bere ama sastatu zuen Basaurin (Bizkaia).

Erasoaren ostean, osasun-zentro batera eraman zuten emakumea. Erasotzailea atxilotu egin zuten, eta epailearen aurretik igaro da jada.