AKTUALITATEA / Errepresioa
Indar Gorriko lau kide atxilotu dituzte Nafarroan
Urriaren 11n istiluak izan ziren Sadar inguruan, Espainiako Selekzioaren partidaren kontra protesta egiten ari zirenen kontra jo baitzuten polizia-indarrek. Gertakari horien harira atxilotu dituzte gaur Indar Gorriko lau kide.
2022eko urriaren 20
Indar Gorriko lau kide atxilotu dituzte Nafarroan

Indar Gorrik jakinarazi duenez, taldeko lau kide atxilotu dituzte gaur goizean polizia-indarrek, urriaren 11ko gertakarien harira. Egun horretan, Iruñeko (Nafarroa) Sadar futbol zelaian jokatu zuten Espainiako Selekzioak eta Amerikako Estatu Batuek, eta protestak izan ziren kanpoan. Protestan ari zirenen aurka oldartu zen Espainiako Polizia, eta hainbat pertsona zauritu zituen. Horretaz gain, gutxienez 20 lagun identifikatu zituzten poliziek.

Horren harira atxilotu dituzte gaur lau pertsona. Dirudienez, gorroto-delitu bat egitea nahiz desordena publikoak eragitea leporatzen diete. Eguerdian geratu dira aske.