AKTUALITATEA / Euskal herriko ikasle antolakunde sozialista
IAk Herri Eskolak egingo ditu otsailaren 27an
"Infantilizazioa" izango da eskualde guztietan landuko duten gai amankomuna. Dozena bat eskualde baino gehiagotan gauzatuko dira Ikasle Abertzaleakek "jaiegun arrotzetatik" kanpo antolatutako lehen Herri Eskolak.
2021eko otsailaren 23
IAk Herri Eskolak egingo ditu otsailaren 27an

Datorren larunbaterako, otsailak 27, Herri Eskolak prestatu ditu Ikasle Abertzaleakek hainbat eskualdetan. Zergatik infantilizatzen gaituzte? izenburu duen auzia jorratuko dute guztietan, leku bakoitzean prestatu dituzten bestelako lanketez zein eskaintza kulturalaz gain.


Aurten ikasturte osoan zehar egingo dituzte Herri Eskolak IAko kideek, "formakuntza politikoa" lantzeko bidean, "IAren jardunaz hausnartzeko eta militanteen arteko harremanak sendotzeko espazioak sortzeko" asmoz, antolakundeak GEDAR LANGILE KAZETAri azaldu dionez. Oraingoan, IKAS plataformaren kanpainarekin lotuz, "ikasleen infantilizazioa eta horrek betetzen dituen funtzioak" izanen dituzte hizpide.


DEIALDIAK

Nafarroa

Gipuzkoa

Bizkaia