AKTUALITATEA / Preso politikoak
Hirugarren gradua ukatu diote Jose Mari Novoa preso politikoari ere
Fiskaltzak aurkeztutako helegitea Espetxe Zaintzako Epaitegiak ebatzi bitartean, behintzat, Zaballako espetxera itzularazi dute zigoitiarra.
2023eko ekainaren 28
Hirugarren gradua ukatu diote Jose Mari Novoa preso politikoari ere

Preso politikoei ezarritako hirugarren graduak indargabetzen jarraitzen dute Espainiako Estatuko autoritateek. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak aurreko hilabetean sartu zuen hirugarren graduan Jose Mari Novoa arabarra, baina, aurretik beste hamahiru preso politikorekin egin bezala, erabaki horren kontrako helegite bat aurkeztu zuen fiskaltzak. Orain, Espetxe Zaintzako Epaitegiak ebatzi behar du hirugarren gradu hori baliogabetu edo ez; bitartean, ordea, Zaballako (Araba) kartzelara itzularazi dute Novoa, Espainiako Auzitegi Gorenaren doktrina berria jarraituta.

Zigoitiarrak 23 urtetik gora daramatza espetxean gatibu, eta aurreko urtean bete zituen zigorraren hiru laurdenak. 53 urte ditu.