AKTUALITATEA / Azaroak 25
Hamaika txokotan egin dute bat IAren gaurko deialdiekin, indarkeria matxistaren aurrean, antolakuntza komunista aldarrikatzeko
Kalera atera da Ikasle Abertzaleak Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean. Mobilizazioez gain, indarkeria matxistari buruzko hitzaldiak eta mintegiak egiten jardun dute gaur nahiz azken asteetan.
2021eko azaroaren 25
Hamaika txokotan egin dute bat IAren gaurko deialdiekin, indarkeria matxistaren aurrean, antolakuntza komunista aldarrikatzeko

Ostegun honetan, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean, mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hainbat herrigunetan eta ikastetxetan. Ikasle Abertzaleakek egindako deialdiekin bat eginez, Bigarren Hezkuntzako ehunka ikaslek zabaldu dute Indarkeria matxistaren aurrean, antolakuntza komunista aldarria. Horretaz gain, indarkeria matxistaren inguruko hitzaldiak ere izan dira gaurkoan hainbat herritan; beste hamaika txokotan azken asteetan aritu dira gaia lantzeko saioak egiten.

Mobilizazioetan IAko kideek azpimarratu dutenez, "emakume langileok jasaten dugun indarkeria matxistak larritasun handia" du. Eraso matxistak "sistema kapitalistaren oinarritik" datozela esan dute, eta horri aurka egiteko "indarkeriaren kausa historikoak borrokatu" zein "erasotuak izan diren emakumeak babesteko antolakuntza bitartekoak garatu" behar direla.

Campusetan ere izan dira mobilizazioak gaurkoan, emakume taldeek eta Unibertsitateko Indar Batasunak deituta. Iluntzerako, berriz, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak egin ditu mobilizazio deialdiak.

Irudietan, besteak beste, Iruñea (Nafarroa), Zumaia (Gipuzkoa), Donostia (Gipuzkoa), Ondarroa (Bizkaia), Eibar (Gipuzkoa), Altsasu (Nafarroa), Azpeitia (Gipuzkoa), Leitza (Nafarroa), Bilbo (Bizkaia), Urretxu-Zumarraga (Gipuzkoa), Ordizia (Gipuzkoa), Gernika (Bizkaia)...