AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Guardia Zibil bat espetxeratu dute Ceutan, indarkeria matxistagatik
Emakume bati eraso egiteagatik atxilotu dute polizia, eta berriz erasotzeko arriskua dagoela ebatzi du epaitegiak. Joan den udan, erailketa matxisten %15 egin dituzte poliziek edo polizia ohiek.
2024eko urriaren 4
Guardia Zibil bat espetxeratu dute Ceutan, indarkeria matxistagatik
— ARGAZKIA La Verdad de Ceuta


Genero-indarkeriagatik eta sexu-erasoagatik auzipetu dute guardia zibila, eta epaileak astearte gauean eman zuen hura espetxeratzeko agindua, kautelazko neurri modura. Mendizabal presondegian kartzelaratu dute.

Erailketa matxisten %15, Poliziak

Joan den udan, gutxienez hemeretzi hilketa matxista izan dira Espainiako Estatuan. Horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak izan dira hiltzaileak: erailketen %15,75etan, beraz. 2023ko udan, berdin-berdina izan zen Poliziari lotutako kasuen portzentajea.