AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Greba egingo dute Arcelor Mittaleko langileek atzoko erailketa salatzeko
Arcelor Mittaleko langile batzordeak 24 orduko grebara dei egin zuen atzo, enpresan langile bat eraila izan ostean.
2020eko urtarrilaren 23
Greba egingo dute Arcelor Mittaleko langileek atzoko erailketa salatzeko

Atzo, asteazkena, gauean hasi zuten 24 orduko greba Arcelor Mittaleko langileek. 22:00etan ekin zioten lanuzteari, eta gaur 22:00etan emango dute bukatutzat. Atzo enpresaren Olaberriako (Gipuzkoa) lantegian eraila izan zen langilearen heriotza salatzeko egin dute greba, eta 12:00etatik 14:00etara elkarretaratzea egingo dute plantaren atarian.

Gutxienez bi langile hil zituzten atzo; Arcelorren lehenengo, eta Sumillan (Nafarroa) gero. Biak ala biak ari ziren zamalanetan, eta garraiolariak ziren. Guztira, zortzi langile izan dira erailak 2020. urtea hasi zenetik.