AKTUALITATEA / Errepresioa
Gorpu bat aurkitu dute Txingudiko badian, eta litekeena da Ertzaintzarengandik ihesi desagertu zen pertsonarena izatea
Gizonezko batek hilaren 15ean egin zuen salto Bidasoa ibaira, ertzainak bere atzetik ari zirela. Lapurreta batekin zerikusia zuelakoan jazarri zioten.
2026eko otsailaren 25
Gorpu bat aurkitu dute Txingudiko badian, eta litekeena da Ertzaintzarengandik ihesi desagertu zen pertsonarena izatea
— ARGAZKIA El cajón de I. Guijarro S.

Astelehenean, pertsona bat aurkitu zuten hilik Txingudiko badian, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) hondartzaren parean. Hainbat hedabidek aurreratu dutenez, posible da gorpua otsailaren 15ean desagertu zen gizonezkoarena izatea, baina ez dute baieztatu oraindik. Bizilagun batek emandako abisuaren ondoren topatu zuten hilotza, jakinarazi baitzuen gorpu bat zegoela uretan.

Ertzaintzarengandik ihesi ari zela desagertu zen gizon bat duela hamar egun, Irunen (Gipuzkoa), jazarpen polizial baten erdian: lapurreta batekin zerikusia zuelakoan jarraitu zioten poliziek, eta Bidasoa ibaira egin zuen jauzi azkenean. 32 urte ditu desagertuak.